Mark Twain

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea


Mark Twain
MarkTwain.LOC.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Langhorne Clemens
JaiotzaFlorida (Missouri)1835eko azaroaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMark Twain House (en) Itzuli
HeriotzaRedding (Connecticut)1910eko apirilaren 21a (74 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJohn Marshall Clemens
AmaJane Lampton
Ezkontidea(k)Olivia Langdon Clemens  (1870eko otsaila -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCascadilla School (Ithaca) (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, autobiografialaria, irakaslea, umorista, haur literatura idazlea, bidaia idazlea, aforista, zientzia-fikzio idazlea, idazlea, prosalaria eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Mark Twain eta Sieur Louis de Conte
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0878494 IBDB: 13531
Musicbrainz: 4d584c99-249e-493f-8c5f-d022bd8de433 Songkick: 334328 Discogs: 463414 IMSLP: Category:Twain,_Mark Find a Grave: 19697 Edit the value on Wikidata
Mark Twain Signatures-2.svg

Samuel Langhorne Clemens, Mark Twain ezizenaz ezaguna (Florida, Missouri, AEB, 1835eko azaroaren 30a - Redding, Connecticut, 1910eko apirilaren 21a), jatorri eskoziarreko idazle estatubatuar ospetsua izan zen. AEBetako lehen idazletzat jo zuen William Faulknerek, eta Ameriketako idazlerik handienetakoa izan zen ingelesez idatzitako literaturan. Bere lanik ezagunenak Huckleberry Finn-en abenturak eta Tom Sawyer-en abenturak dira. Batez ere, eleberriak idatzi zituen.

Samuel Langhorne Clemens, más conocido bajo su seudónimo de Mark Twain, fue un escritor, orador y humorista estadounidense. Escribió obras de gran éxito como Un yanqui en la corte del Rey Arturo o El príncipe y el mendigo, pero es conocido sobre todo por su novela Las aventuras de Tom Sawyer y su secuela Las aventuras de Huckleberry Finn. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Twain (1909)
Mark Twain, 1871an
Mark Twain, 1905ean

Samuel Langhorn Clemens izenarekin jaio zen Floridan Mark Twain, 1835eko azaroaren 30ean, Halley kometa pasatu zen unean. Gurasoak hara joanak ziren, denda baten, etxalde baten eta 20 bat esklabo beltzen jabe zen John osaba aberatsaren ondora. Samuelek 4 urte besterik ez zituenean, sendi osoa inguruan zegoen Hannibalera lekualdatu zen, Mississippi ertzera, eta hantxe hasi zituen ikasketak. Hannibal izango zen Tom Sawyer-ren abenturak eta Huckleberry Finn-en abenturak[2] eleberrietan agertuko zen irudimenezko San Petersburgo herriaren oinarri. Garai hartan, Missouri estatu esklabista zen, eta gai hori maiz agertuko da bere idatzietan. 1847ko martxoan, Samuelek 12 urte zituenean, pneumoniak jota aita hil zen. Ikasketak hortxe amaitu behar izan zituen eta, hurrengo urtean, inprenta batean hasi zen ikasle, gerora, tipografo izatera iritsiko zelarik. [3]

1851n, bidaia istorio laburrak argitaratzen hasi zen anaia zaharragoa zen Orionen Journal de Muscatine zelakoan. Anaia honekin hasiko ditu hainbat abentura, diru aise irabazi nahian. San Luis, Cincinnati, New York, Filadelfia eta beste hiri batzuetako inprentetan aritu zen lanean. Keoku-n, Aiowan ibai-gidaria izateko ikasi, eta 1861 arte horrelako lanetan ibili zen Mississipi ibaian, Bizi izandako eskarmentu honetatik hartu zuen ezizena. [4]

Gerra zibilak ibaiko trafikoa eten egin zuen.Sezesio gerran soldadu izan zen Konfederazioaren alde. Ondoren, egurrarekin negoziatu zuen eta Nevadako zilar meategi batean ere bai. Azken leku honetan, 1862an, hasi zen Virginiako Territorial Enterpriseentzat kazetari lanetan.

Hurrengo urtean, Mark Twain ezizena hasi zen erabiltzen. Ibai-nabigazioan erabilitako kontzeptua zen, ontziaren zingo edo kalatua ezagutzeaz gain, zundaz ibaiaren sakoneraren neurketa egitea ezinbestekoa da. [5] Konprobaketa egiten zenean itsastarrak “Mark Twain” esaera erabiltzen zuen, hark bi besabeteko sakonera zuela adierazteko, safe water edo "sakonera nahikoa" lurrunontzientzat, itsasketa segurua zela esan nahi zuen. Esaera tipiko hau bereganatu zuen eta beltzen kantuetan ere agertzen zen.

Urte zoriontsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1870ean, Olivia Langdonekin ezkondu zen. Livy -horrela deitzen zion Twainek- esklaboei alde egiten laguntzen ibilitako progresista aberats baten alaba zen. Bere bizitzako alde zoriontsuena eta emankorrena.[6]

Twainek bidaia liburuak idazten jarraitu zuen, A tramp abroad (1880), Bizitza Mississippin (1883)... Haurtzaroari eta gaztaroari buruzko gogoeta ageri dira horietan.

Hondamena eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Twain, 1907an

Linotipia berri batean inbertitu zuen, Paige linotipia, eta erabateko porrotera eraman zuen 1893an. Hitzaldiak emanez AEBn eta mundu guztian zehar, nola edo hala, lortu zuen zenbaki gorriak uxatzea. 1897an, Following the Equator idatzi zuen eta, garai hartan, Ulysses S. Grant presidentea memoriak editatzeko prest jarri zituen. Porrot ekonomikoarekin batera, zorigaitzak hartu zuen sendia. Meningitisak eraman zuen Susy, alaba zaharrena; Livy emaztea ezgaitua geratu zen eta, deskuido batean, beste seme bat hil zitzaion. Behar ekonomikoei ihes egin ezinik, idazlea ezkortasunean murgildu zen, bera ere konturatu zen idazten zuena argitaraezina zela garai hartan; horregatik utzi zuen ondo lotuta, bera hil eta gero editatzeko agindua. Livy eta biek bidaia nekagarri bat egin zuten Hegoafrika, Kalkuta, Australia eta Zeelanda Berrian zehar, hitzaldiak emanez. Azkenean, New Yorken geratu ziren bizitzen. 1904an, emaztea Florentzian hil zen eta[6], sei urte geroago, alaba hil zitzaion bat-batean. Gorabehera guzti horien ondoren, ezin izan zen errekuperatu eta, handik lau hilabetera, 1910eko apirilaren 21ean, hilko zen Reddingen, Connecticuten.

Alaba bakarra geratzen zitzaion, jada. Halley kometa berriro pasatzear zegoela jakin zuenean, Mark Twainek bere heriotzaren data izango zela esan omen zion alabari. Egun bakarreko diferentziarekin asmatu zuen Twainek bere heriotza eguna.

Mundu osoan izan zen ospetsua eta, 1907an, Oxfordeko unibertsitateak (Erresuma Batua) honoris causa doktoratu zuen.

Lan literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literaturako egile ezaguna da Mark Twain, batez ere Huckleberry Finn-en abenturak[2] eta Tom Sawyer-en abenturak liburuengatik. Hala ere, bere lan oparoa da, fikziozkoak ez diren lanak ere idatzi izan ditu.[7]

Arrakasta The Innocents Abroad (1869) liburuarekin lortu zuen lehen aldiz.[8] Lur Santutik eta Europatik bidaiatu ondoren egindako erreportajea da. Hasieran prentsako kronikak idazten zituen, Alta California egunkariarentzat. Bere bibliografia gehiena ezaguna ez den arren, lan hau idazlea bizirik zegoela gehien saldutako liburua da. [9] 1867. urtean New Yorketik Lurralde Santura eginiko bidaiaren ibilaldira gerturarazten digun liburua da. Europa zeharkatzen du, Paris‚ Milan‚ Venezia‚ Florentzia‚ Erroma eta Atenas ezagutarazten. Agian antolaturiko bidaienen lehenetarikoa zen , Quaker City izeneko itsasontziaz. [10]

1870an ezkondu eta handik aurrera, bere lan literarioan, esperientzia pertsonalak baztertu eta fikzioa lantzen hasi zen. Bere bizitzaren aldi emankorrena izan zen, eta hogei urtea iraun zuen aldi horrek. Bere obraren bizitasun eta umorea bere bizitzaren zoriontasunaren isla da.[11][12] 1879an idatzi zuen istorio bat bere alabei kontatzeko: The Purloining of Principe Margarine zuen izenburua, eta Parisen eginiko egonaldi batean sortu zuen. Hilondoan argitaratutako azkena izan zen, 2001. urtean.[13]

1894.urtetik aurrera, gertaera zorigaiztoko batzuk bizi ondoren, bere idatziak ezkorragoak bihurtu ziren, bere bizitzako saminaren eta sufrimenduaren isla bezala: Pudd'nhead Wilson(1894), The Mysterious Stranger atalka idatzitako eleberria (1897-1908) eta hilondoan argitaratutako lana. (1916)[8]

Fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tom Sawyer, 1876
Adventures of Huckleberry Finn, 1884[2]
  • (1867) Advice to Little Girls
  • (1867) The Celebrated Jumping Frog of Calaveras County
  • (1868) General Washington's Negro Body-Servant
  • (1868) My Late Senatorial Secretaryship
  • (1871) Mark Twain's (Burlesque) Autobiography and First Romance (fiction)
  • (1873) The Gilded Age: A Tale of Today
  • (1875) Sketches New and Old
  • (1876) The Adventures of Tom Sawyer (euskaraz: Tom Sawyer-en abenturak)
  • (1876) A Murder, a Mystery, and a Marriage
  • (1877) A True Story and the Recent Carnival of Crime
  • (1878) Punch, Brothers, Punch! and other Sketches
  • (1880) A Tramp Abroad
  • (1880) 1601: Conversation, as it was by the Social Fireside, in the Time of the Tudors
  • (1882) The Prince and the Pauper
  • (1884) Adventures of Huckleberry Finn (euskaraz: Huckleberry Finn-en abenturak)[2]
  • (1889) A Connecticut Yankee in King Arthur's Court
  • (1892) The American Claimant
  • (1892) Merry Tales
  • (1893) The £1,000,000 Bank Note and Other New Stories
  • (1894) Tom Sawyer Abroad
  • (1894) Pudd'nhead Wilson
  • (1896) Tom Sawyer, Detective
  • (1896) Personal Recollections of Joan of Arc
  • (1897-1908) The Mysterious Stranger
  • (1900) The Man That Corrupted Hadleyburg
  • (1902) A Double Barrelled Detective Story
  • (1904) A Dog's Tale
  • (1905) The War Prayer
  • (1906) The $30,000 Bequest and Other Stories
  • (1907) A Horse's Tale
  • (1909) Captain Stormfield's Visit to Heaven
  • (1916) The Mysterious Stranger (1897-1908)aldizkako idatzia[8],eta ilondoan argitaratua.
  • (2001) The Purloining of Principe Margarine 1879an sortua, ilondoan argitaratua (Mark Twain Foundation)[14]

Ez fikziozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1869) The Innocents Abroad
  • (1872) Roughing It
  • (1876) Old Times on the Mississippi
  • (1883) Life on the Mississippi
  • (1897) How to Tell a Story and other Essays
  • (1897) Following the Equator
  • (1901) Edmund Burke on Croker and Tammany
  • (1905) King Leopold's Soliloquy
  • (1906) What Is Man?
  • (1907) Christian Science
  • (1907) Is Shakespeare Dead?

Autobiografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark (1835-1910): Autobiografía / Mark Twain ; Mark Twain ; iitzulpena eta sarrera, Federico Eguiluz.Argitaratzailea: Donostia : Madrid : Espasa Calpe, L.G. 2004 (Zarautz : Itxaropena). ISBN 84-670-1400-8
  • (Gaztelaniaz) Twain, Mark (1835-1910): Cartas de amor / Mark Twain; itzultzailea, Alma Fernández Simón ; epilogoa Rubén Pujante Corbalán. Argitaratzailea: Madrid : Funambulista, L.G. 2011. ISBN 978-84-93904-57-9

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Eaton, Jeanette: Mark Twain y su mundo /Jeanette Eaton. Argitaratzailea: México [etc] : Limusa, 1986. ISBN 968-18-0954-8
  • (Gaztelaniaz) Emerson, Everett: El auténtico Mark Twain / Everett Emerson ; itzulpena Cinta Marraco. Argitaratzailea: Barcelona : Montesinos, 1988. ISBN 84-7639-080-7
  • (Gaztelaniaz) Kaplan, Justin L. : Mark Twain y su mundo / Justin L Kaplan. Argitaratzailea: Barcelona : Ediciones del Serbal, 1984. ISBN 84-85800-76-1
  • (Gaztelaniaz) Leary, Lewis : Mark Twain. Henry James.Thomas Wolfe / [por Lewis Leary]; [por Leon Edel]; [por C. Hugh Holman]; traducción, Ángela Figuera . Argitaratzailea: Madrid : Gredos, [1961]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Álvarez, Gabriel : Mark Twain y el borroso espíritu de la frontera / Gabriel Álvarez, “ Bilbao Pergóla, ISSN 1133-5823. 186. zkia (oct. 2004Ko urria), 7. orr. (Pérgola)
  • (Gaztelaniaz) Arias, Inocencio F. (1940-) : En el centenario de Mark Twain / Inocencio Arias. Leer, ISSN 1130-7676. N. 213. zkia (jun. 2010.eko ekaina), 46-47 orr.
  • (Gaztelaniaz) Craig, Ian : Las aventuras de Tom Sawyer en la España de Franco / Ian Craig. Educación y biblioteca, ISSN 0214-7491.171. zkia ( 2009Ko maiatza-ekaina), 18-24 orr.
  • (Gaztelaniaz) Duran, Teresa (1949-) :“Clásicos recuperados. Por qué leer hoy a Mark Twain?"– La Página escrita. -- 7. zkia, (2014ko apirila) 66-67 orr.
  • (Gaztelaniaz) Mark Twain : monográfico / [Vicente Muñoz Puelles... eta beste batzuk]. CLIJ : Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil -- ISSN 0214-4123. -- 55. zkia. (1993ko azaroa) ; . 7-59 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tébar, Juan (1941-) Tom y Huck, los chicos del río y otros viajeros del tiempo / Juan Tebar. CLIJ. 0214-4123 . 252. zkia (2013ko martxoa-apirila) 16-25 orr.
  • (Gaztelaniaz) Tom Sawyer: Guía didáctica de la película. Making of, ISSN 1137-4926. 104-105. zkia (2014) 69-70 orr.
  • (Gaztelaniaz) Vázquez Sánchez, Amparo : Las aventuras de Huckleberry Finn [Almadraba argitaletxearen izenburuaren kritika / Amparo Vázquez Sánchez. Primeras noticias. Literatura infantil y juvenil, ISSN 11695-8365. 257. zkia (2011), 49-51 orr.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) The Mark Twain House & Museum. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  2. a b c d «Mark Twain - Huckleberry Finn-en abenturak» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-08).
  3. (Ingelesez) Mark Twain Etxea eta Museoa.Familia. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  4. Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura .. , 298-299 or..
  5. (Gaztelaniaz) Marchamalo, Jesús. (2010). 44 escritores de la literatura universal. Madrid: Siruela. ISBN 9788498414073. , 182-184 or..
  6. a b (Ingelesez) Lur Entziklopedia Mark Twain. .
  7. (Ingelesez) The Mark Twain House & Museum. Bibliografia. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  8. a b c (Gaztelaniaz) Diccionario de los escritores del mundo. León: Everest . ISBN 84-241-1541-4. , 566 or..
  9. (Gaztelaniaz) Las crónicas viajeras de Mark Twain. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  10. (Gaztelaniaz) Blog.Literatura de viajes: Guía para viajeros inocentes. (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
  11. (Gaztelaniaz) Literatura Unibertsala, Batxillergoa 1.Donostia: Erein. , 176-177 or..
  12. Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura .. , 298 orr or..
  13. (Ingelesez) The Complicated Backstory to a New Children’s Book by Mark Twain. The NewYorker egunkaria, 2017-09-07. .
  14. (Ingelesez) The Complicated Backstory to a New Children’s Book by Mark Twain. The NewYorker egunkaria 2017-09-07. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mark Twain
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Twain Aldatu lotura Wikidatan
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Twain Aldatu lotura Wikidatan